Biografia.
KARRERA MUSIKALA.
Gitarra-jotzailea eta konpositorea da. Bostongo (AEB) Berklee College of Music unibertsitatean graduatu zen Jazz espezialitatean, Hal Crook, Jerry Bergonzi eta Mick Goodrick maisuekin, besteak beste.
Jazzeko masterra lortu zuen New Yorkeko (AEB) Queens College unibertsitatean eta Gitarra Klasikoko Irakasle titulua Gironako Isaac Albéniz Kontserbatorio Profesionalean. Gainera, Holandan hobetu zituen bere ezagutzak Rotterdams Conservatorium eta Hilversums Conservatorium kontserbatorioetan, baita nazioarteko jazz mintegietan ere, besteak beste Joe Hendersonek, Dave Liebmanek eta Bruce Formanek emandakoak nabarmenduz.
Ohikoa da nazioarteko hitzorduetan, hala nola Sao Pauloko (Brasil) Munduko Kultura Forumean, Lugoko (Espainia) Nazioarteko Jazz Jaialdian edo Suitzako Langnau Jazz Nights-en. Baita Bilboko Euskalduna Jauregia, Madrilgo Auditorio Nazionala edo Curitibako (Brasil) Oscar Niemeyer Museoa bezalako maila handiko espazioetan ere.
Lider gisa 4 lan diskografiko ditu: Batzen gaituena, D´aquí pra lá, Naná Vasconcelos perkusio jotzailearekin, O Amor eta Standards. Gainera, beste grabazio batzuetan ere parte hartzen du, Juan José Munera bombardinoaren Spainphonic lanean, kasu. Musika idatzi du zinemarako (Carmo, La Estrella), dokumentaletarako (Sua zerutik dator, 5 pueblos patrimonio vivo) eta antzerki eta zirku ikuskizunetarako (Ping Pang).
Egun, bere hurrengo albuma ekoizten ari da, Nire gitartxoari, Jean Marie Ecay gitarra-jotzailearekin batera, 2022ko abenduan argitaratuko dena.
Diskografia.
ALBUM PROPIOAK.
Pablo Fdez. Arrietak 4 album ditu lider gisa: Batzen gaituena (2019), D´aqui pra lá (2008), O Amor (2002) eta Standards (1996). Egun, Nire gitartxoari bosgarren albuma prestatzen ari da Jean Marie Ecay gitarra-jotzailearekin, aurten argitaratuko dena.
Ibilbidea.
PRESTAKUNTZA ETA ESPERIENTZIA.
Musika-ezagutza areagotzeko ikastaro espezializatuak egin ditu. Workshopak eta masterclass-ak ere eman ditu nazioartean. Halaber, hainbat musika-talderekin egindako jaialdi eta kontzertuetan parte hartu du, Naná Vasconcelos, Perico Sambeat, Mario Rossy, Jean Marie Ecay eta Carlos Barretto artistekin elkarlanean, besteak beste.
01. PRESTAKUNTZA ESPEZIALIZATUA.
KONPOSIZIOA. Konposizio Garaikidea eta Akordeoirako Konposizioa (Musikene eta Hauspoz). Orkestrazioa Zuzendari, Moldatzaile, Konpositore eta Interpreteentzako Teknika gisa (Alcalako Unibertsitatea). Konposizio Tailerra (Madrilgo Arte Ederren Zirkulua).
MUSIKA-INFORMATIKA. Zinemarako Musika Tailerra eta Audio Digitala Protools-en (S.G.A.E.).
ORKESTRA ZUZENDARITZA. Musika-bandak zuzentzeko ikastaroak (Teruel eta Valentzia).
02. WORKSHOP ETA MASTERCLASS-AK.
Jazz Harmonia eta Konposizioko Masterclass-ak (Brasil, Girona eta Markina-Xemein). Gitarra eta Flamenkoko workshopak (Brasil).
03. JAIALDIAK ETA KONTZERTUAK.
Nazioarteko hitzorduetan parte hartu du, hala nola Sao Pauloko (Brasil) Munduko Kultura Forumean, Lugoko (Espainia) Nazioarteko Jazz Jaialdian eta Suitzako Langnau Jazz Nights-en. Bilboko Guggenheim Museoan, Madrilgo Auditorio Nazionalean edo Curitibako (Brasil) Oscar Niemeyer Museoan ere aritu da. Jazz jaialdietan jotzen du talde desberdinekin: gitarra bikotea, hirukotea eta laukotea.
Proiektuak.
KONPOSIZIOAK ETA MOLDAKETAK.
Musika ekoizpen propioez gain, zinemarako eta telebistarako lan egin du eta hainbat proiektu instrumentaletan eta kolaboraziotan parte hartu du.
KONPOSATUTAKO OBRAK ETA KONPONKETAK.
BAKARLARIENTZAKO MUSIKA SOLISTA | |||
Zyryab-en Bila | 2015 | gt/kaxoi/txistu | 05:00 |
Waltz for Munera | 2012 | gt/bonbardino | 04:57 |
Tres payasos en las Islas Azores | 2003 | gt/perk/tp | 06:19 |
Clovadri | 2003 | gt/perk/flauta | 05:06 |
Libanesa | 2003 | gt/perk/fliskornoa | 05:02 |
Lady Godiva | 2008 | gt/kl/tbn | 02:10 |
Nostágica | 2003 | gt/tbn/cb | 03:00 |
Gramado | 2003 | gt/perk/tp | 05:16 |
KORALA ETA INSTRUMENTALA | |||
Pernambuco | 2015 | Tp,Tp,Tpa,Tbn,Tba | 01:57 |
Suite “Gerra Zibila, jendea da hila” | 2011 | S/A/T/B ob/Kl/fg | 20:00 |
Habanera | 2014 | S/A/T/B | 03:00 |
AHOTS ETA INSTRUMENTALA | |||
Aquamarine | 1994 | ahotsa/gt | 02:40 |
El bolero de Perico | 2017 | ahotsa/gt/cb | 02:00 |
GANBERA-MUSIKA | |||
Fuga “Juaristi Jauna” | 2011 | ob/kl/fg | 02:13 |
Zortziko “Kattalina” | 2010 | ob/kl/fg | 01:42 |
Zerutik sua dator | 2011 | ob/kl/fg | 02:20 |
MUSIKA ESZENIKOA | |||
Suite “O Amor” | 2001 | gt/dantza-konpainia | |
BIG BANDERAKO KONPONKETAK | |||
Manha de Carnaval | 2005 | Big Band | 02:05 |
BANDA SINFONIKORAKO MUSIKA | |||
Loa Loa | 2013 | Banda | 03:00 |
Amama María Jesús | 2015 | Banda | 02:30 |
Agenda.
KONTZERTUAK.
2023
Pablo Fernández Arrieta & Jean Marie Ecay
Uztailak 21 I Burguitaralde (Burgi)
“Nire gitartxoari” albumaren aurrestreinaldiko kontzertua
Pablo Fernández Arrieta & Jean Marie Ecay
Azaroak 12 I Uhagon Kulturgunea (Markina-Xemein)
Kontzertua eta “Nire gitartxoari” albumaren aurkezpena
Pablo Fernández Arrieta & Jean Marie Ecay
Uztailak 05 I Guitaralde Festibala (Hendaia)
“Nire gitartxoari” albumaren aurkezpena
Pablo Fernández Arrieta & Jean Marie Ecay
Uztailak 21 I Burguitaralde (Burgi)
Elkarlana.
MUSIKARIAK ETA KIDEAK.
Proiektu diskografikoetan parte hartu du, besteak beste, musikari hauekin.
MARIO ROSSY
Kontrabaxu
ABE RÁBADE
Pianista
MARC MIRALTA
Bateria-jotzaile
JUAN JOSÉ MUNERA
Bonbardino
CARLOS BARRETTO
Kontrabaxu
NANÁ VASCONCELOS
Perkusionista
Harremanetan
jartzeko.